Zergatik nahiago du jendeak Cabify taxiak baino?
Gizakiak oso sinpleak gara, arazoak ditugu eta konponbideak nahi ditugu. Eta bizitza hobea izateagatik ordaintzeko prest gaude.
Oporretan edo lanera doan pertsona bat hiri berri batera iristen da. Bizileku berrira eraman dezaten nahi du, eta experientzia azkarra, erosoa eta, ahal bada, merkea izan dadin nahi du. Maleta astuna gainean eta lehen aldia hirian. Ez ditu garraio publikoen ordutegiak eta funtzionatzeko modua esagutzen. Lehenago iker zezakeen, baina ez du astirik izan, ezta gogorik ere. Beraz, taxi bat hartzearen aukera ona dirudi.
Hala ere, taxia eskatu aurretik galdera batzuk izango ditu:
– Zer tarifa dituzte taxiek hiri honetan?
– Zenbat kostako zait ibilbidea?
– Fidatzekoa ote da taxilaria? Eta beste nonbaitetik eramango nau gainordain bat jasotzeko?
Beldurrak, eta dudak.
Taxilariari galdetu diozu zenbatekoa, eta erantzun dizu ez dakiela, trafikoaren araberakoa dela. Taxian noa, oso adi, leku egokitik naramala egiaztatzeko. Ez dakit, ez naiz fio ezagutzen ez ditudan pertsonez, nahiz eta taxilari-baimena izan.
Experientzia txarrak izan ditut eta horrek arrastoa uzten du. Izan ere, esperientzia txar bat gehiago gogoratzen dugu ona baino. (Negatibotasunaren alborapena esaten zaio)
Hotelera iritsi naiz, arazorik gabe. Eskerrak ematen dizkiot gidariari, oso jatorra bide batez, ordaintzen diot eta atseden hartzera noa.
Nola hobetu daiteke experientzia hori?
Nire ustez, konfiantza kontua da. Eta Cabifyk eta Uberrek badakite.
Cabify bat hartzera zoazenean, aldez aurretik badakizu zein den egin nahi duzun ibilbidearen prezio zehatza, aplikazioan ikus dezakezu. Aldez aurretik jakinda lasaitu egiten zara. Gainera, baduzu garrantzitsua den beste informazio bat. Gidari hori ez da psikopata bat, jendeak oso positiboki baloratu du berarekin izandako esperientzia. Eta bat batean, bi beldur handi kentzen dizkiozu bidaiariari. Ez diezazutela dirua lapurtu, eta zure bizitza ez dagoela arriskuan. Horrela esanda, pelikula bat dirudi, baina sentimenduez ari gara eta beldurrak ez dira arrazionalak.
Beraz, lasaitu eta bidaiaz, paisaiaz, elkarrizketaz edo instagramera begiratzeaz goza dezakezu. Eta kito, taxi bati ez diot gehiago eskatzen.
Taxientzako aukera
Taxilarien egoera delikatua ulertzen dut. Konpetentziak beraien bizimodua arriskuan jarri diete. Gainera, startup horiek guztiak ez daude ondo araututa eta horretaz baliatzen dira.
Baina, taxilari maitea, hori ez da aitzakia ezer ez egiteko. Oso erosoa da errua bizilagunarena dela pentsatzea eta sofan telebista ikusten geratzea. Bizitzan aurrera egiteko, autokritika egin eta konponbideak bilatu behar dira.
Gizarteak errespetua die taxilariei, Cabifyri ez bezala, ez baitira oso etikoak. Horrek esan nahi du taxiek ospe hobea dutela eta zerbitzua hobetuz gero erabakigarria izan daitekeen abantaila izan dezaketela.
Orduan, nola hobetu dezake taxiak zerbitzua eta experientzia hobea eskaini?
Saiatuko naiz. Bururatzen zait Estatu mailan taxilarien app bat sor lezaketela, aldez aurretik ibilbidearen prezioa kalkulatuko dizuna eta taxilariari buruzko oinarrizko informazio jakin bat emango dizuna, beste bidaiari batzuen iritzi positiboak adibidez. Bai, aitortzen dut, ez naiz oso originala izan. Eta teknologia izan da soluzio.
Baina aldaketa oso garrantzitsua da. Izan ere, horrek bidaiariaren beldur nagusiei soluzioa emango lieke. Segurtasun materiala eta fisikoa.
Eta behin ideiak ematen jarrita, bidaiariari jakinarazi diezaioke zenbat denbora beharko duen taxiak iristeko, ondo etor dakioke eta. Ez dakit, agian norbaitekin geratu da eta antolatzeko behar du. Cabifyk esaten dizu, noski.
Cabifykoek dena pentsatu dute! Redios, zein bizkorrak diren!
Erabiltzailea ardatz duen experientzia bat baino ez dute diseinatu, eta teknologiak eskaintzen dituen abaintailetaz baliatu dira. Bere helburua bidaiariari zerbitzu on bat ematea zen, errepika dezan eta modu horretan fidelizatu dezan. Eta lortzen hari direla esango nuke.
Nik, berriz, nolabaiteko maitasuna diet taxilariei. Jende apal eta zintzoa, gehien-gehienak. Taxilarien elkartera bidaliko dut analisi hau. Erantzunik jasoko dudala uste duzu? Egin apustua.